Berriak
Koordinazio bilera, festen atarian
Ertzaintzak eta Udaltzaingoak bilera egin dute gaur goizean, Javier Zubizarreta alkatea buru dela, herriko jaien harira. Bileran, bi erakundeetako arduradunek festetarako aurreikusitako zaintza eta segurtasun operatiboaren inguruko hainbat alderdi izan dituzte hizpide. Helburua da edozein motatako istiluak eta delituak saihestea, eta ahal den neurrian normaltasuna bermatzea.
Era berean, Berdintasun arloak Ertzaintzari eskatu dio beharrezkoak diren ahaleginak eta baliabide pertsonal eta teknikoak bideratzeko indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta emateko. Berbiktimizazioa saihestearen eta emakumeei kalitatezko arreta eskaintzearen garrantzia azpimarratu dira.