"Dudarik gabe, ingurune sozialarekin konprometitutako eta arduratutako entitateak dira", dio Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Janire Igoak.
Odol Emaileen Elkarteak 3.500 euroko dirulaguntza jasoko du eta Izan Fundazioak 2.000 eurokoa.
Berriak
Udalak lankidetza hitzarmenak berritu ditu Odol Emaileen Elkartearekin eta Izan Fundazioarekin
Udalak lankidetza hitzarmenak berritu ditu irabazi asmorik gabeko Odol Emaileen Elkartearekin eta Izan Fundazioarekin, burutzen duten lan sozialarekin jarraitzen laguntzeko, aitortza eta eskertza merezi dituen lana, inondik ere.
Azkoitiak ia 800 odol emaile ditu eta iaz Odol Emaileen Elkarteak 2.738 odol poltsa ematera iritsi zen. Bere aldetik, Izan Fundazioak jarduera eta zerbitzu ezberdinak garatzen ditu adikzioen tratamenduaren arloan, eta arrisku egoeran dauden nerabeei arreta ematen die.