Marie-Bernadette Dufourcet
Marie-Bernadette Dufourcet Baionan jaio zen artista familia batean eta Naji Hakim konpositorearekin ezkonduta dago.
Musikologian doktorea da Sorbonako Unibertsitatearen eskutik, baita Parisko Goi Kontserbatorio Nazionaleko organista diplomatua ere. Bordeaux Montaigne Unibertsitateko (UBM) katedradun bezala Frantzia eta Espainiaren arteko (XVI-XIX mendeak) aliantza dinastikoei eta horien ondorio sozio-politiko eta kulturalei buruzko nazioarteko ikerketa proiektu garrantzitsua zuzendu du.
Organista gisa maiz aritzen da Europan, Estatu Batuetan eta Ekialde Ertainean. Irratirako hainbat CD edo programa grabatu ditu (Minnesota Public Radio, BBC3…).
Bere konposizioak Combre, Delatour, Lemoine, FitzSimons, Müller & Schade eta United Music Publishing zigiluek argitaratu dituzte. Frantziar gobernuak 2011n « Officier des Palmes académiques » eta 2013an « Chevalier dans l’Ordre National du Mérite » dominak eman zizkion. 2021ean Bordeleko Academie Nationale des Sciences, Belles-Lettres et Arts delakoko kide urgazle izendatu zuten.