Guztira 234 bazkidek erantzun dute galdetegia, baina 25 baliogabekoak izan dira. Kontuan hartzekoak, beraz, 209 erantzun izan dira guztira. Haietatik 69 dira erreserba sistemarekin jarraitzearen aldekoak, eta 140, kontrakoak, alegia, erreserbarik gabeko erabilera nahiago dutenak.
Udalak jasotako erantzunen arabera hartuko zuela erabakia iragarri zuen, eta horrela egin du.