Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak uztailean iragarri zuten erakunde bien arteko hitzarmena eta San Jose Egoitza egokitzeko aurreikusita duten 3,6 milioiko inbertsioa. Bien aldeko lankidetza testuinguru horretan sartzen da Eguneko Zentroaren tokialdaketa. Sinatutako hitzarmenaren arabera, Foru Aldundiak lokalaren erosketa %65ean finantzatuko du eta foru erakundea bera arduratuko da lokalean egin beharko diren obrez ere.
Behin aurrekontu partida erabilgarri jarrita, Udalak lizitaziora atera behar du Eguneko Zentroaren zerbitzua emateko baldintza legalak beteko dituen lokalaren erosketa.