Berriak
Lehertu dira aurtengo Andramaixek!
Lehertu da festa Azkoitian. Bi urteren ostean, bueltan dira Andramaixek eta herritarrak gogo itzela dute jaiez gozatzeko, gaur hasi eta bost egunez. Eguerdiko hamabietan puntuan bota du txupinazoa Javier Azpitartek, pertsona nagusien ordezkari gisa. Izan ere, aurtengo txupinazoa pandemian lagundu dutenei eta laguntzen ari direnei, eta hil direnei eskaini zaie. Plaza leporaino bete da. Suziria bota ondoren, urtero legez, "Ondo pasau Andramaixek!" eta "Azkoitia" abestu dituzte herritarrek, Udal Musika Bandaren eta Parrokiko eta Iraurgi Abesbatzen laguntzarekin.
Jarraian, Azkoitiko, Txantreako eta Buztintxuriko erraldoi eta buruhandiek hartu dituzte herriko kaleak.
Ondo pasau Andramaixek! IKUSI ARGAZKI GUZTIAK HEMEN