Berriak
Azkoitiak Andramari bezpera ohiko Salbearekin ospatu du
Azkoitiar askorentzat Salbea hitzordu oso berezia da, jaietako egitarauaren baitan eragiten duen emozioagatik. Urteroko usadioari jarraituz, Azkoitiak Andramari bezpera Ignacio Busca Sagastizabalen Salbea eta Aita Nemesio Otañoren Ave Maria abestuz ospatu du. Parrokia goraino bete da. Minutu gutxi batzuk lehenago, udal ordezkariak udaletxetik atera dira elizara joateko. Juan Bautista Mendizabal zinegotziak eraman du Azkoitiko bandera. Segizioak ibilbide bera egin du bueltan udaletxera heltzeko. IKUSI ARGAZKI GUZTIAK HEMEN