Berriak
Jesus Arrizabalaga omendu dute Txalkor Txistulari Taldeak eta Musika Bandak
Jendetza bildu da Kontzejupean Musika Bandaren eta Txalkor Txistulari Taldeak eskaini duten kontzertuan. Unerik hunkigarriena Udaleko teknikari Jesus Arrizabalagak bizi izan du. Bai Musika Bandak eta bai txistulariek urte luzeetan eskainitako laguntzagatik eta erakutsitako prestutasunagatik aitortza egin diote. Txalo artean, beti bidelagun izan dutelako eskertza keinu gisa oroigarri bana entregatu diote Arrizabalagari. IKUSI ARGAZKI GUZTIAK HEMEN