Berriak
Dantzariek erakustaldi ederra eman dute
Dantzari Bikote Helduen Txapelketa izan da arratsaldean Elkargunean eta jendetza erakarri du. Bederatzi bikotek hartu dute parte zein baino zein dotoreagoak oholtza gainean!
Lehenengo saria Maren Galvez lezotarrak eta Gorka Granado sopelarrak irabazi dute. Bigarrena Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo bergararrek etxeratu dute, eta hirugarrena, Azpeitira joan da Nora Aizpuru eta Iker Zabalaren eskutik.