Berriak
Festak azken txanpan sartu dira bazkari herrikoiarekin
Gogotsu heldu zaie aurtengo festei, eta gaurkoa da Andramaixetako azken festa eguna. Eguraldiak lagundu ez badu ere, goiza koloretsu agertu da. Koadrilak dotore atera dira kalera festa giroko alkandorak soinean dituztela. Atletismo saioa eta XIX. Andramaixetako Milia eta XVIII. Kaleta atletismo erakustaldiaren ostean, koadrilak kalez kale gozatu ondoren, aterpera gerturatu dira. Aurten, euria tarteko, bazkarirako mahaiak Herriko plazan ipini ordez, Azoka plazan eta arkupeetan jarri dira. Umorea izan da nagusi. IKUSI HEMEN KOADRILEN eta BAZKARI HERRIKOIKO ARGAZKIAK