Urrian hasiko den ikasturtean, hauek izango dira AEKn euskara ikasteko aukerak:
Euskaltegietan, aurrez aurreko taldeak: ohiko euskalduntzea eta mailak egiaztatzeko ikastaroak (A1etik C2ra artekoak).
Autoikaskuntza, euskaltegian eta etxean.
Bestalde, azpimarratu nahi dugu Azkoitiko Udalak dirulaguntza sisteman egin dituen aldaketei esker, ikasleek euskara doan ikasteko aukera izango dutela. Beraz, ez dago aitzakiarik.