Saltoki eta enpresentzat laguntzak
Establezimenduak eta enpresak ere urriaren 31 arte eska dezakete dirulaguntza kanpoko errotulua, webgunea, programa informatikoa, irudi korporatiboa eta publizitatea euskaraz egiteagatik.
Informazioa eta eskaerak eskuragarri daude www.azkoitia.eus atarian, dirulaguntzen eta tramiteen ataletan.
Enpresetan euskara planak egiteko dirulaguntza deialdia aurrerago aterako du Udalak eta emango du horren berri.
Ondorengo loturan informazio osagarria: