Ortzadar elkarteak 1977tik babesa, arreta eta jarraipen sozial eta psikologikoa eskaintzen die mugako adimena duten eta ingurune lehiakor eta zorrotz batera egokitzea kostatzen zaien pertsonei. Euren arazoei eta beharrei erantzutea du helburu. Minbiziaren Aurkako Elkarteak, berriz, minbizia duten pertsonekin eta familiekin egiten du lan, orientazioa eta arreta psikologikoa eta soziala eskainiz. Aitortza merezi duen lana, elkarte biena.
Berriak
Udalak hitzarmenak sinatu ditu Ortzadar elkartearekin eta Minbiziaren Aurkako Elkartearekin
Udaleko Ongizate sailak hitzarmenak sinatu ditu mugako adimena duten pertsonen eta sendien alde lan egiten duen Ortzadar elkartearekin eta Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartearekin.
Bi erakundeak irabazi asmorik gabekoak dira eta bakoitzak 1.500 euroko laguntza jasoko du Azkoitiko Udalaren eskutik, interes sozialeko ekimenetarako. Laguntza euren lanarekin jarraitzeko ematen da.