Hazilanek aukera berdintasunaren eta diskriminazio ezaren benetako integrazioa lortu nahi du, eta genero-berdintasuna bermatuko du.
Programan parte hartu nahi duten enpresa edo pertsona guztiek webgunean lor dezakete nahi duten informazio guztia: www.hazilan.eus edota 688 873 589
telefonoan Sandragatik galdetuz
Berriak
Irekita Hazilan programan izena emateko epea
Urola Erdia eskualdean, Iraurgi Berritzen Garapen eta Berrikuntza Agentzia da Hazilan programa garatzen duena, urtero 15 gazte 20-44 urte bitartekoak laneratzeko helburuarekin.
Hazilanek metodologia berritzailea proposatzen du, ibilbide pertsonalizatu batean oinarritua, eta parte-hartzaileen ezaugarri pertsonaletara eta enpresek eskatutako proiektu profesionaletara egokitua. Proiektua zenbait baliabidetan oinarritzen da. Lehen fase batean, pertsonen aktibazioa bilatzen da, eta jarraian, proiektuaren arabera, ikasketa espezializatuak egiten dira, praktikak gauzatzen dira, edo enpresa-proiektuetan parte hartzen da, honako ezaugarri hauekin: