Argiteria berriaren eraginkortasunak, %82,60rainoko aurreztea eragingo du.
Bestalde, gauez Udaleko, Balda Jauregiko eta Intsausti Jauregiko argiak itzalita egongo dira datozen egunetatik aurrera, Espainiako Gobernuak ezarritako neurrien harira. Horretarako egin beharreko lan teknikoak burutzen ari dira egun hauetan, eta egin bezain laster, gauez ez da argirik piztuko aipatutako eraikinetan.
Ondorengo bideoan ikus daiteke esku-hartzearen emaitza, aurreko eta ondorengo konparaketarekin.
Berriak
BIDEOA Jasangarritasun energetikorantz
Azkoitian dauden 3.280 luminarietatik 1.963 aldatu dira eta LED argiekin ordezkatu. Martxoan hasi ziren lanak, eta justu uda aurretik amaitu ziren. 959.308,36 euroko aurrekontua dute eta Europako laguntza jaso du Udalak finantzatzeko.
Egungo sistemak ahalbidetzen du argi-puntuak ikuskatzea eta aurrez programatzea, eta unean uneko beharretara egokitzea argi mailak. Halaber, sistemak kontsumoaren eta kostu energetikoaren gaineko informazioa eta datuak ia denbora errealean ematen ditu, ahalik eta modurik jasangarrienean herri osoko argiztapena planifikatu ahal izateko.