Udalak matrikularen %100 bueltatuko die Azkoitian erroldatutako, eta gutxienez klaseetara %85eko asistentzia bermatzen duten ikasle guztiei.
Halaber, Udalak erraztasunak emango dizkie hasieran matrikula ordaintzeko zailtasunak dituzten ikasleei, langabetuei, erretiratuei, pentsiodunei, Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) edota Gizarte Larrialdietarako Laguntzaren (GLL) bat jasotzen dutenei. Ordainketarako erraztasunak eskatzen dituenari matrikularen %80 aurreratuko zaio eta %20 jarri beharko du. Ikasturte amaieran Udalak %20 hori itzuliko dio, baldin eta ikastaroa gainditzen badu eta %85eko asistentzia izaten badu.
Informazio gehiago Udaleko Euskara zerbitzuan 943 85 71 75 telefonora deituta, edota AEKn eskura daiteke.
Azkoitiko AEK euskaltegia Kultur Etxean dago, 4. solairuan. Bulego ordutegia da goizez 10:00etatik 13:00era eta arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara. Telefono zenbakiak: 943 15 10 89 / 607 612 697.