Berriak
Udalak elkarretaratzea deitu du Soraluzeko emakumearen erailketa gaitzesteko
Udalak elkarretaratzea deitu du biharko, Soraluzeko emakumearen erailketa matxista gaitzesteko.
Elkarretaratzea bihar, asteazkena, izango da 18:30ean, Herriko plazan. Udalak herritarrak parte hartzera deitu ditu hilketa salatzeko. Bost minutuko isilunea egingo da biktimaren oroimenez.
Udalak bere gaitzespenik irmoena adierazi du erasoaren aurrean, eta biktimaren familiari eta hurbilekoei bere elkartasuna helarazten die.