Berriak
Ostiralean amaitzen da euskara ikasteagatik dirulaguntza eskatzeko epea
2021-2022 ikasturtean euskara ikastaroetara joan direnek dirulaguntza eska dezakete, Udalak diruz laguntzen duelako. Horretarako epea ostiralean, irailaren 30ean, amaituko da.
Udalak euskara ikasteko matrikularen %100 ordainduko du. Gaur egun, Azkoitian euskara ikastea doan da.
Halaber, UEUren eta EHUren uda ikastaroetara joateagatik ere dirulaguntza eska daiteke irailaren 30a baino lehen. Kasu horretan, matrikularen kostuaren %75a ordainduko du Udalak ikasle, langabetu, erretiratu nahiz pentsiodunen kasuan, eta %25 lanean ari direnei.