Berriak
Abendura bitarteko ikuskizunak aurkeztu ditu Kulturak
Udaleko Kultura sailak urritik abendura arteko ikuskizunak aurkeztu ditu. Antzerkiaz, musikaz edota dantzaz gozatzeko aukera izango da Baztartxo Antzokian. Guztira, urriaren 8tik abenduaren 22ra zazpi ikuskizun taularatuko dira.
Urrian, Oscar Terolen Mundos Para Lelos eta Tributo a Mecano emanaldiak izango dira. Azaroan, antzerkiaren ordua izango da. Txalok ekoiztu duen Sagastitarrak antzezlana taularatuko da. Joseba Apaolaza, Ainhoa Etxebarria eta Koldo Olabarri dira aktoreak.
Azaroaren 12an, gaztetxeoentzat Munduari Itzulia 80 Egunetan ikuskizunaren tartea izango da eta azaroaren 19an, ikuskizuna eskainiko dute Sahatsa Dantza Taldeak, Musika Bandak eta Iraurgi abesbatzak elkarrekin.
Abenduaren 3an, Sonakay flamenko taldea izango da Azkoitian eta abenduaren 10ean, Un Poco Loco ikuskizun musikala.
Sarrerak aurrez erosi ahalko dira www.azkoitia.eus/agenda edota www.entradium.com atarietan. Ekitaldiak gerturatzen doazen heinean jarriko dira sarrerak salgai interneten.