Besteak beste, mahaigaineratutako gaien artean daude Gaztanenean igogailu bat jartzearen beharra irisgarritasuna hobetzeko, edota eskolek eskatzen duten patioen eraldaketa burutzeko aukerak.
"Bilera ondo joan da, eta hainbat puntu izan ditugu hizpide. Ikusiko dugu ea Hezkuntza sailak lagun gaitzakeen Azkoitiko eskolei erantzuna emateko. Oraingoz, ez dugu ezezkorik jaso", dio Javier Zubizarreta alkateak.