Bakarlari gisa, Ksiazkiewickzek Eslovakiako eta Poloniako orkestra sinfonikoekin lan egin du. Hainbat sari bereganatu ditu. Gaur egun, Estrasburgoko Kontserbatorioan irakaslea da eta Frantziako Laon hiriko katedraleko organo handia jotzen du.
Urriaren 15ean, Orgelduo Sprit izango da organoa jotzen. Rudolf Müller eta Maria Mokhov organistek osatzen dute taldea. XVI. mendetik gaur egunera arteko organo-musika errepertorioa dute lau eskutara jotzeko.
Andoainen jaiotakoa den Ana Belen Garciak itxiko du aurtengo zikloa, Easo Abesbatzarekin batera, hilaren 22an.
Organo Erromantikoaren Zikloa Azkoitiko, Azpeitiko eta Bergarako Udalek antolatzen dute, Fray Joseph Echevarria Elkartearekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera. Arduradunak pozik agertu dira hiru herrietako egitarauarekin eta zoriontzekoa dela uste dute hainbeste urtez zikloari eta zikloaren mailari eustea.