Aurtengo ikasturtean Azkoitian ondorengo hizkuntzak eta mailak irakatsiko dira, eta beraz, oraindik plaza libreak egon daitezke guztira eskaintzen diren 340 plaza horien artean:
• Alemanean: A1 eta B1.
• Frantsesean: A1, A2, B1, B2.1 eta B2.2.
• Ingelesean: B1, B2.1, B2.2 eta C1.
Alemanari dagokionez, adibidez, A1 mailak ordutegi formatu berria izango du, ikaslegoari hobeto etor dakiokelako. Normalean, saioak bi ordu eta laurdeneko iraupena izaten dute astean bitan. Alemaneko A1 taldeak, ordea, eskolak astearte eta ostegunetan izango ditu 16:30etik 17:40ra. Alegia, ordubete eta hamar minutuko iraupena izango dute klaseek eta ikasketa denbora etxean beteko dute Moodle plataformaren bidez.
Informazio gehiagorako:
www.eoieibarheo@hezkuntza.net - 943 89 92 75 (Eibar) - 943 54 16 50 (Azkoitia).
Berriak
Hizkuntza Eskolak urriaren 18an zabalduko du berriro matrikulazio epea hutsik geratu diren plazak betetzeko
Matrikulazio lehen bi faseak gaindituta, Hizkuntza Eskola Ofizialak urriaren 17an argitaratuko du 2022-2023 ikasturterako hutsik geratu diren plazen zerrenda, eta ondorioz, plaza eskuratu nahi dutenek oraindik aukera dute horretarako. Hutsik geratu diren plazen zerrenda argitaratu ondoren, urriaren 18tik 20ra egin ahalko da izen-ematea. Oraingoan presentzialki egin beharko da Gaztanenea Formazio Zentroan, Azkoitian, edo Eibarko Hizkuntza Eskolan (Otaola hiribidea, 29).