Orgelduo Sprit
Maria Mokhovak eta Rudolf Mülllerek sortu zuten Orgelduo esprit 2007an, Alemanikao Würzburgeko Mariannhill monasterioan emandako kontzertua tarteko.
Martin Sander irakasle zutela hasi zen bien arteko harremana, Frankfurteko Musika Unibertsitatean.
Maria Mokhovak pianoa eta organoa Nizhni Novgoroden ikasi, eta Frankfurten eta Heidelbergen jarraitu zuen. Organo irakaslea da Heidelbergeko Musika Unibertsitatean.
Rudolf Müllerrek musika erlijiosoa eta kontzerturako organoa ikasi zuen Frankfurten. Musika erlijiosoa eta kontzerturako organoa jotzen ditu, Würzburgeko Mariannhill monasterioan. Biek eskaintzen dituzte kontzertuak nazioarteko musika jaialdietan, eta hainbat sari irabazi dituzte nazioarteko organo-lehiaketetan.
Duoaren errepertorioan sartzen da XVI. mendetik gaur egunera arteko lau eskutara jotzeko organo-musika, besteak beste, inoiz argitaratu gabeko obrak eta orkestra-lanen moldaerak, baita organoarentzat musika ere.