Eskaera digitaldi egin daiteke www.azkoitia.eus atariaren bidez, "Tramiteak" atala erabilita edota presentzialki, Herritarren Arreta Bulegoan.
Informazioa eskuragarri dago www.azkoitia.eus/udala/diru-laguntzak orrian.
Berriak
Enpresetan euskara planak garatzeko dirulaguntza eskaera urriaren 31 arte egin daiteke
Enpresetan euskara planak sustatzeagatik dirulaguntza eskatzeko epea urriaren 31n itxiko da. Dirulaguntza deialdi hau 2022ko ekitaldiari dagokiona da.
Dirulaguntza ildoaren xedea da enpresetan euskara planak garatzea, euskararen presentzia indartzeko lan munduan. Udalak enpresa bakoitzari gehienez 2.000 euroko laguntza emango dio urteko.
Laguntza jasotzeko euskara plana dirulaguntza ematen den ekitaldian diseinatutakoa izan behar du, eta aurreko urteetan diseinatua bada, urte horretan garatutakoa.