Bai Pasira egitasmoan parte hartzea eta bai Jarduera Fisikoko Orientazio Zerbitzua jasotzea doan dira. Horri guztiari lotuta, aurki adinekoek espazio berria izango dute ariketa fisikoa egiteko, eta gorputzeko atal ezberdinak lantzeko. Parkea, gainera, sozializaziorako espazioa edo topagunea izatea da helburu, adinekoek euren arteko hartu-emanei bide eman ahal izateko, erlazio sozialak erraztuz.
Adinekoentzat aparatuak Intsausti parkean ere badaude, baina aukerak zabaltzea egoki ikusi da. Oraingo kokapenari dagokionez, tokia aproposa da, besteak beste, Pasirarako ere astero Trenbidearen Zumardian elkartzen delako taldea.