Organo ikasketak Musikenen bukatu zituen Esteban Landartekin eta bere prestakuntza Loïc Mallién moduko hainbat irakaslerekin osatu zuen; azken horren eskutik inprobisazio ikasketak jaso zituen. Hainbat maisuren gomendioak jaso ditu, hal nola Brett Leighton, Michel Bouvard, Joris Verdin, Louis Robilliard, Montserrat Torrent, Jacques van Oortmerssen, Daniel Roth, Wolfgang Zerer, Peter van Dijk...
Enrique Lardundo Fundazioko bekaduna izan da behin baino gehiagotan. Pauko l'Ecole Nationale de Musiquen "Mention Tres Bien a I'Unanimite" eskuratu zuen organoaren espezialitatean Jesús Martín Moro maisuarekin.
Bakarlari eta laguntzaile nazioarteko hainbat jaialditan hartu du parte, estilo eta garai guztietako musika interpretatuz. Musika garaikidearekin konpromisoa hartuta, hainbat pieza estreinatu ditu Donostiako Hamabostaldian, edota Croaciako eta Libanoko jaialdietan.
Egun, Urnietako Lourdes Iriondo musika eskolako zuzendaria da eta Donostiako Easo abesbatzako errepertorista. Eta Donostiako Koruko Andre Mariaren basilikako organista titularra izateaz gain, Musika Hamabostaldiko Nazioarteko Organo Jaialdiko zuzendaria da.
Easo ahots mistoen abesbatza
2006an sortua, Easo Emakumeen Abesbatzaren ahotsek eta Easo Abesbatzaren ahots grabeek osatzen dute. Ibilbide luzea dute batzuk zein besteek eta ahots mistoen abesbatzan biltzen dira, talde mistoentzat bereziki konposatutako opera, kamera-musika eta obra sinfoniko-koralen errepertorioa lantzeko.
Abesbatzak maiz parte hartu du Donostiako Musika Hamabostaldiaren opera ekoizpenetan: Lolanta (Tchaikovsky), Bahiketa harenean, Txirula Magikoa eta Figaroren Ezteiak (W.A. Mozart), La Traviata (G.Verdi), Tosca eta Madama Butterfly (G.Puccini), Mendi-Mendiyan (J.M. Usandizaga). Toulouseko Kapitolioko Orkestra Nazionalaren abonu sasoiko Tchaikovskyren Eugene Onegin eta Parisko Pleyel Aretoan parte hartu du. Baita Madrilgo Zarzuela Antzokiak ekoiztutako hainbat zarzueletan ere.
Guzti horrek abesbatzari izen handiko hainbat orkestrekin lan egiteko aukera eman dio: Toulouseko Kapitolioko Orkestra Nazionalarekin, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin edota Balearetako Orkestrarekin. Abesbatzarekin batera aritu diren zuzendarien artean daude Tugan Sokhiev, Leopold Hager, Günter Neuhold, Pietro Rizzo, M.A. Gómez Martínez, Antoni Ros-Marbà, Yi-Chen Lin edo Giuseppe Finzi, besteak beste.
Bere errepertorioa askotarikoa izaki, osaketa berezia duten kontzertuetan parte hartu du, hala nola, 54. Donostiako Jazzaldian, Eri Yamamoto Trio-arekin batera Goshu Ondo Suite Europan lehen aldiz interpretatu du, eta Gorka Hermosa konpositorearen Urretxutik Mundura suite sinfoniko-koralaren erabateko estreinaldian ere parte hartu du.
Zuzendaria Gorka Miranda da.