Konpainiaren arabera, "parkeak 20 mega energia sortzeko ahalmena izango luke, hau da, 15.464 etxebizitzetan kontsumitzen dena".
Udalaren kezka nagusia da zer onura ekarriko lituzkeen parkeak Azkoitiko bizilagunentzat eta enpresentzat, azkenean proiektua aurrera ateratzen bada behintzat. Lantzen ari diren gaiak dira, eta puntu horretan aurreratzea zen bileraren arrazoietako bat.
Udalak herritarrentzat irekia izango den bilera deitzeko konpromisoa hartua du, proiektuaren inguruan dagozkion azalpenak emateko nahikoa informazio duela ikusten duen momentuan. "Zenbat eta gehiago jakin guztiok, are eta zuzenagoa izango da azken erabakia", dio alkateak.