Landa jabetzen inguruko ezezagutzak edo ahazteak jabe eta oinordekoen aldetik, mugak nahasgarriak izatea edota desagertzea dakar askotan. Ondorioz, mendia ez da zaintzen, landa munduarentzat ondorio larriak eraginez.
Proiektuaren helburua da mugen inguruan egon daitezkeen akatsak argitzea eta zuzentzea eta mugarriei GPS koordenadak ematea.
Lanak ondo egiteko ezinbestekoa da 184 lur-jabeen lankidetza izatea. Izan ere, jabeek mugakideekin adostu beharko dituzte partzeletako mugarriak. Ondoren, lanketa burututakoan, jabeei mugarrien planoak entregatuko zaizkie, mugen koordenadekin batera, eta beharrezkoa balitz, katastroan mugen zuzenketak egingo dira.
Udalak dei egiten die jabeei mugakideekin mugarrien inguruko adostasuna lor dezaten, horrela ez bada, ezinezkoa izango delako lanketa egitea. Adostasunik ez badago mugakide diren lur-jabeen artean ezingo da proiektua garatu. Jabeen parte-hartzea borondatezkoa da eta ez die gastu ekonomikorik eragingo. Mugarriak aurkitu eta garbitu beharko dituzte soilik, topografia lanak egiteko.
12, 15, 16 eta 17 poligonoetako landa-lurzoruko partzelen jabeek aurki gutun bat jasoko dute bilera batera deituz. Bertan azalduko dira proiektuaren nondik norakoak.