Zuzenbidean lizentziaduna den Maite Gurrutxaga adituak eskainiko du saioa.
Berriak
Bizi-testamentuari eta heriotzaren ondorengo tramiteei buruzko hitzaldia
Udalak eta Azkoitia Lagunkoiak hitzaldi informatiboa antolatu dute aldez aurreko borondateei edo bizi testamentuari, eta heriotzaren ondorengo tramiteei buruz. Saioa azaroaren 8an, asteartean, izango da 19:00etan Elkargunean.
Bizi testamentua agiri bat da, eta bertan pertsona batek adierazten du zer osasun laguntza edo tratamendu jaso nahi dituen bere borondatea adierazteko gauza ez denean edo bere borondatea askatasunez azaldu ezin duenean, eta baita esaterako, hildakoan zer nahi duen egitea bere organoekin. Pertsona batek bere bizitzako azken fasean edo hil ondoren, zer nolako tratua jaso nahi duen jasotzen du agiriak.