Eskatzaileek hainbat baldintza bete beharko dituzte. Besteak beste, Zuzenbidean edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan gradua edo lizentziatura izan beharko du. Halaber, euskaran 3. hizkuntza eskakizuna eskatuko da eta informatikan ezagutzak. Horrez gain, baldintza da langabezian egotea eta Lanbiden izena emanda, lan eskatzaile gisa.
Kontuan hartuko dira udal administrazioko izapideen eta erakunde publikoetako Opendata eta Gardentasunaren arloetako ezagutzak ere.
Berriak
Udalak administrari bat kontratatuko du Lanbideren dirulaguntzari esker
Azkoitiko Udalak administraria kontratatuko du Lanbidek diruz lagunduta. Lanpostua lanaldi osokoa da eta sei hilabeteko iraupena izango du. Hautagaiek
Lanpostura aurkeztu nahi duten hautagaiek azaroaren 16ra bitartean egin dezakete eskaera.
Eskaintzaren erreferentzia 162022013336 da, eta hautaketa prozesuan parte hartu nahi dutenek Lanbideko bulego batean edota erakundearen web orriaren bidez eman beharko dute izena LOTURA HONETAN.