Egoera horren aurrean, eta Iraurgi Berritzenek ez ohikoa den jarduera ekonomiko bati zuzenduriko jardunaldia antolatu du. Bertan, eskualdatzearen gakoak landuko dira, PKF Attest-ko adituen eskutik eta jarraian Arotzgi (Gipuzkoako Arotzen elkartea) eta Instagik (Instalatzaileen Gipuzkoako elkartea), beraien eskualdatze zerbitzuaren berri emango dute.
Jardunaldiaren helburua, errentagarriak diren negozioen itxiera ekiditea da. Horretarako kontuan hartu beharrekoak jakitea, planfikazio egoki batetik hasita eta eraikuntzako jarduerari bideratuta dauden baliabideen berri ematea da.
Horregatik, jubilazioa gertu edo aurrejubilazioaren ideia buruan izanez gero, egindako inbertsioari etekin ekonomiko bat ateratzea edo langileek jarduerari jarraipena ematea nahi izanez gero, jardunaldi hau zuretzako prestatu da, beti ere, eraikuntzako edo gremio jarduera baduzu. Harremanetarako: Alazne Larrañaga: alarranaga@iraurgiberritzen.eus (688 71 87 77) edo Ione Eizagirre: ieizagirre@iraurgiberritzen.eus (688 60 12 99)