Goizean, meza 11:00etan izango da.
Larunbatean, azaroaren 12an, Mikologia elkarteak antolatuta, VII. Mendi Lasterketa egingo da. Izen-ematea Mikologia elkartean bertan izango da 10:00etatik aurrera.
Berriak
Munibe Arkeologia Taldeak bisita gidatuak egingo ditu San Martin egunean
Usadioari jarraituz, kanpai hotsa izango da nagusi herrian ostiralean, hilaren 11n, San Martin egunean. Herritarrek aukera izango dute ermitara igo eta kanpaia dantzan jartzeko. Ohitura zahar horrek jatorria XVI. mendean du. Nonbait 1555ean ekaitzak sekulako kalteak eragin zituen eta handik aurrera, konjuru gisa, laino beltzak ikusi orduko, badaezpada, kanpaia jotzen omen zuten.
Ermitara igotzen direnek, halaber, San Martin ondaregunea bisitatzeko aukera izango dute Munibe Arkeologia Taldearen eskutik. Museoa zabalik egongo da goizez 10:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara. Bisita gidatuak eskainiko dira 12:00etan eta 17:00etan.