Dagoeneko 1012 herritarrek eman dute izena aurtengo edizioan parte hartzeko, hitzez ekiteko garaia baita. Entitateei dagokienez, 50 inguruk, hartuko dute parte.
Txapa banaketa
Aukeratutako rolaren arabera, partaideek datorren astean jasoko dute Ahobizi edo Belarripres txapa. Portaleburu Erakusketa Aretoan banatuko dira txapak astelehenetik ostegunera bitartean, alegia, azaroaen 14an, 15ean, 16an eta 17an, goizez 12:00etatik 13:00era, eta arratsaldez, 17:30etik 19:30era bitartean.
Udalak euskaraz aritzeko gaitasuna duten euskal herritarrak animatzen ditu azaroaren 18tik abenduaren 2ra,15 egunez, ahobizi edo belarriprest roletan aritzera, Azkoitiak euskararen arnasgune izaten jarrai dezan.