Berriak
Arau Subsidiarioen aldaketaren inguruko jardunaldi irekia egingo da azaroaren 24an
Udalak Hirigintza Arau Subsidiarioen Testu Bateratuaren 5. aldaketa dokumentuari hasierako onespena eman dio. Aldaketak araudi orokorrari eta 10 HE Txalonerrekako eta 13 HE Intsaustiko esparruei eragiten die. Hori horrela, informazio publikoko epealdian egonik, herritarrentzat jardunaldi irekia antolatu da. Azaroaren 24an izango da Udaleko udalbatza-aretoan, 17:00etatik 19:00etara bitartean. Bertan, talde idazleak proposamenaren edukia azalduko da eta herritarren galderei erantzungo zaie.