Egitasmoaren egileak Mónica Torres eta Mendizabal dira. Torres arduratu da lan tekniko guztiaz, eta Mendizabalek edukia landu du. Biran zehar hogei bideo ikus daitezke azalpenekin, pantailan agertzen diren puntu ezberdinetan klikatuta. Antropologia guneari dagokionean ere, hainbat eta hainbat deskribapen jaso daitezke.
"3Dko bisita birtuala da -dio Mónica Torresek- eta ermitako txoko guztiak ikus daitezke. Lan interesgarria izan da eta balio handikoa, ermitak gordetzen duen historia erakusteko merezitako kalitate eta xehetasunekin".
San Martingo Ondaregunea modu didaktikoan eta bisualean bisitatzeko aukera eskaintzen du sareak, inora mugitu beharrik gabe.
Bisita birtualaz gozatzeko nahikoa da Udalaren webgunean sartu (www.azkoitia.eus) eta "Azkoitia" atalean klikatzea. Jarraian "Herriko Ondarea" atalean klikatu eta bertan dago bisita birtualera eramaten duen botoia. Mónica Torresek San Martini buruz egindako bideoa ere ikusgai dago. klikatu HEMEN BISITA BIRTUALA EGITEKO