Berriak
"Oi, lur" ikuskizunak publikoa bereganatu du
"Oi, lur" ikuskizunak publikoa bereganatu du, eta txalo zaparrada izan da nagusi Baztartxon. Sahatsa Dantza Taldeak, Musika Bandak eta Iraurgi Abesbatzak emanaldi borobila aurkeztu dute gaur arratsaldean herriko antzokian. Tartean, Jesus Arrizabalaga omendu dute Sahatsak eta Bizkargi Musika Eskolak. Ekitaldiari amaiera udal ordezkariek eman die, Javier Zubizarreta alkatea buru, eskertza gisa lore sorta bana emanez taldeei. Publikoa, zorioneko. Irudi politak utzi ditu ikuskizunak. Bejondeilea hiru taldeei!