Berriak
Azaroak 25: Udalak herritarrei biharko elkarretaratzean parte hartzeko dei egiten die
Bihar, azaroak 25, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Eguna dugu. Udalak bihar, ostirala, 18:30ean Herriko plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia egiten die herritarrei.
“Sexismoaren hariak eten!” lelopean, isilunea egingo da emakumeen aurkako indarkeria adierazpen guztiak errotik eteteko aldarrikatuz, baita sarritan normaltasunez hartu ohi diren jokabide matxista guztiak ere.