Partaideek abenduaren 9rako prest izan beharko dute eraskusleihoa eta argazki bat bidali beharko dute Herrixen Merkatari Elkartera. Originaltasuna, modernitatea, argiztapena edota sormena baloratuko dira. Epaimahaia Gipuzkoako Merkatarien Federazioko ordezkaritzak osatuko da.
Udalak hiru sari emango ditu. 350, 250 eta 150 euroko balioa duten bonuak, alegia. Saridunak abenduaren 22an emango dira ezagutzera. Egun horretan saritutako saltokietara joango dira udaleko eta Herrixeneko arduradunak sariak banatzera.
Facebooken argitaratuko dira parte hartzen duten erakusleihoetako argazkiak eta “me gusta” ematen dutenen artean Herrixen Merkatari Elkarteak 100 euroko erosketa bonua zozketatuko du.Erakusleiho lehiaketaren oinarriak
Berriak
Gabonetako Erakusleiho Lehiaketan parte hartzeko izen-ematea zabalik, hilaren 9ra arte
Udaleko Merkataritza arloak eta Herrixen merkatari elkarteak Gabonetako Erakusleiho Lehiaketa abiatu dute. Egitasmoak tokiko merkataritza txikia bultzatzea du helburu, eta baita, Gabon giroa piztea ere. Horregatik, saltokiei lehiaketan parte hartzera animatzeko deia luzatzen die Udalak.
Aurtengoa lehiaketaren 26. edizioa izango da. Parte hartu nahi duten establezimenduek gaurtik 9ra bitartean eman beharko dute izena udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan edota Herrixen elkartearen bulegoan (Kultur Etxeko lehenengo solairuan). Halaber, herrixen@hotmail.com helbidera idatzita ere eman daiteke izena.