Guztira 18 kirol modalitatetako kirolariei egin zaie aitortza, eta haien artean, bozka bidez, hautatu dute Urteko Kirolari Onena.
Gorazarre eta eskertza hitzak izan ditu alkateak kirol mundua omentzeko egiten den aitortza ekitaldian. "Seguru nago -esan die alkateak- kirolak pertsona gisa aberastu egiten zaituztetela. Kirolean beti dago tokia gizatasunerako. Abila izatea ondo dago, baina lidergotza ona aldageletan ere erakusten da. Guztion artean, kirolarioi eta klubei esker, eta atzean dagoen lan eskergari esker, noski, herri hau hobea egiten duzue". "Joaten zareten tokira joanda, herri honen enbaxadore zarete, eta Azkoitiko herriaren izena ondo goian eramateko eskatuko nizueke. Herri honen zati inportantea zaretelako, eta herri honi izena eta izana ematen dizkiozuelako", gaineratu du.
Jendetza bildu da udalbatza-aretoan, eta giro onean joan da ekitaldia. Gailendu diren kirolariek oroigarria jaso dute, eta pozik agertu dira familien, eta klubetako eta elkarteetako ordezkari eta kideen aurrean.
Urteko Kirolari Onenaren izendapen ekitaldiak kirolak eta kirolariek herri bati egiten dioten ekarpena balioan jartzea du xede, eta indarrak ematea aurrera jarraitzeko.
Kirol diziplina bakoitzean gailendutako kirolariak:
• Esku pilota: JON ARREGI ARREGI
• Futbola: ANDER ARABAOLAZA ALDAZABAL
• Txirrindularitza: IMANOL ARIZMENDI LARRAÑAGA
• Karatea: JON ALBERDI ARREITUNANDIA
• Xakea: LUCÍA VALOR MUÑOZ
• Mendia: BORJA ZUBIZARRETA URIA
• Atletismoa: JOSEBA DIAZ LÓPEZ
• Igeriketa: ENARA TXURRUKA, NORA MATEOS, NORA ALKORTA, JARE GOENAGA, OLAIA GAITAN, NORA AROZENA
• Triatloia: AITOR SOTIL MAIZTEGI
• Ehiza: GORKA LIZARRALDE ASTIGARRAGA
• Arrantza: AIMAR ANSOLA ETXANIZ
• Tenisa: JAKES ALBERDI GUEMBE
• Boloak: SANTOS MUÑOZ REINA
• Saskibaloia: NORA AROZENA ILLARRAMENDI
• Gimnasia erritmikoa: NIKOLE ARANBARRI LARRAÑAGA, NAHIA URBIZU ALTZELAI
• Herri kirolak: JULEN ALBERDI, TXIKIA IV.ena
• Automobilismoa: EGOITZ LIZARRALDE, LEIRE ODRIOZOLA
• Areto-futbola: URTZI ODRIOZOLA ITURBE