Mitsuko Uchida gure garaiko Mozarten interprete handienetariko bat da. Aspalditik Mahler Chamber Orchestra-rekin jarduten du lankidetzan, konpositore horren pianorako kontzertuetan zentratuta. Japoniarraren teknika, garden, zaindua eta adierazkortasun handikoa, ezin hobea da eskainiko dituen bi kontzertuen izaera nabarmentzeko.
Mozarten Pianorako 25.Kontzertuak, Schoenbergen 1. Ganbera Sinfoniak eta Mozarteko Pianorako 27. Kontzertuak osatuko dute egitaraua.
Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orria bitarteko dela erosi beharko dute kontzerturako sarrera: www.kursaal.eus
Behin sarrera erosita, nahitaez, euren autobuseko tokia erreserbatu beharko dute kultu@azkoitia.eus helbidera idatzita, edo 943 85 71 70 telefonora deituta. Izena emateko epea urtarrilaren 9an amaituko da. Edonola ere, gutxienez 15 pertsonako taldea ez bada osatzen, eskaintza bertan behera geratuko da eta sarreraren dirua bueltatuko da.
Deskontuak
Langabetuek eta 30 urtetik beherakoek sarrerak hiru eurotan eskuratu ahalko dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa izango da (Azkoitia: 943 857170). Behin beharrezko erreserbak eginda, kontzertuaren egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina (Ordu Gaztea) edo lan egoera (Langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).