Exkerra Anaiak izenarekin, Kruz Mari Alberdi Poxpi zenak sortu zuen Din Don abestia bere anai-arrebekin batera, Azkoitiko erlojuari idatzitako abestia, alegia. Gero Oskorrik edota Kepa Junkerak abestu izan zuten euren kontzertuetan. Lau Teilatu, berriz, Azkoitiko bizilaguna den Juan Carlos Perezek konposatu zuen 1978an, Itoiz taldean abeslari eta gitarrista zela. Kantu biek, beraz, herriko ukitu nabarmena dute eta horretxegatik aukeratu dira.
Berriak
Din Don eta Lau Teilatu abestiak joko ditu karilloi erlojuak
Gabonen atarian berreskuratu zuen Udalak plazako karilloi erlojua, urteetan mutu egon ostean. Azken egun hauetan gabon kantak entzun dira egunean bitan, eta ideiak herritarren artean izan duen arrakasta ikusita, karilloia ez isilaraztea erabaki du Udalak.
Hemendik aurrera bi melodia entzungo dira. Eguerdiko 12:00etan, Din Don abestiarena, eta 20:00etan, Lau Teilatu kantu ezagunaren doinuek hartuko dute Herriko plaza.