Ama Birjinaren Jasokundea Parrokia, Balda Dorretxea edota Etxe Beltz jasotzen ditu proiektuak Azkoitiko herriari dagokion atalean. Digitalizazioa 360ºko errotazioa duen erresoluzio altuko argazkigintzan oinarrituta egin da. Horri esker, ondarea inoiz ikusi ez bezala agertzen da, bai ikuspegi edo perspektiba aldetik, eta baita xehetasunei dagokienez ere, zoom-ak gizabegia iritsi ezin den detaileraino iristea ahalbidetzen duelako.
Argazkiez gain kontakizun edo narratiba multimediak osatzen du webgunea, eta beraz, erabiltzaileak irudiez gain deskribapenak ere eskura ditu. Irisgarritasun irizpideak ere kontuak hartu dira.
Azkoitiko Udalaren webgunean sarbide zuzena ahalbidetu da esteka bidez, herritarrei eta interesa duen orori gure ondareaz gozatzeko aukera eskaintzeko xedez. Proiektua bere osotasunean www.iganziotarlurraldea360.com atarian ikus daiteke.
Proiektuaren funtsa Loiolako Ignazioaren figurari lotutako ondare esanguratsuena digitalizatu eta turistikoki balorean jartzea da, eta Ignazioren konbertsioaren 500. urteurreneko ospakizunen baitan garatutako proiektua da.
Digitalizazioak, besteak beste, Hiru Tenpluak, Loiolako santutegia, Zumarragako Antiguako baseliza eta Arantzazuko santutegia birtualki bisitatzeko aukera bikaina eskaintzen du.
San Martingo ondaregunean, bisita birtualak
Ignaziotarlurraldea360 proiektutik at, Udalak berriki ahalbidetu du San Martingo Ondaregunea birtualki bisitatzeko aukera.
Bisita birtualaz gozatzeko nahikoa da Udalaren webgunean sartu (www.azkoitia.eus) eta "Azkoitia" atalean klikatzea. Jarraian "Herriko Ondarea" atalean klikatu, eta bertan dago bisita birtualera eramaten duen sarbidea.