Lanek bost hilabeteko iraupena izango dute aurreikuspenen arabera.
Bi enpresa aurkeztu dira lizitaziora, Egurki Eraikuntzak S.L. eta Altuna y Uria S.L. Obrak Egurkiri esleitu zaizkio eta 994.235,00 euroko aurrekontua dute, BEZ barne.
Bigarren fasea Aizkibel kalea eta Zuazola kalearen intersekzioen eta Floreagaberri plazaren artean kokatzen da. Hiru kokaguneak igogailu baten eta arrapalen bidez lotuko dira. Lehengo eta bigarren faseek ibilbide bakar bat osatuko dute 16,5 metroko desnibela libratuz Aizkibel kalean.
Lehenengo igogailua 2021eko urrian jarri zen martxan, lehen faseko lanak bukatzearekin batera.