Sinopsia
Bata zein bestea… Biak ala biak… Elkarri kontu-kontari eta, aldi berean, kontraesak;
“Ez zenuen zertan esan!
Eta, batez ere, fede txarreko baten aurrean.
Hain zuzen, gaur egun, edozer esanda ere, eztabaidarako gai bihurtzen baita.
Me Too… Aldaketa Klimatikoa, amatasun subrogatua. Eztabaida dantzan dago,
baina non eta nola eztabaidatzen den beste kontu bat da. Ez dakigu.
Gizarte honen arauak konplexuak dira oso. Nork esan dezake zerbait? Noiz?
Nori? Eta zer tenoretan? Areago, ustez adierazpen-askatasuna nagusi den
guneetan, jada zenbait gauza ezin dira aipatu ere egin.
Egunero erabili ohi ditugun hitz arruntetatik hasita, galdera existentzialetaraino
eta, zer esanik ez, familiarteko sekretuak baldin badira.