Udalak erosiko duen lokala Inmogroup Grupo Inmobiliario y Promoción Urbana SL-k aurkeztu du lizitaziora, eta Eguneko Zentroa hartzeko legeak eskatzen dituen baldintza guztiak betetzen ditu. 342,20 m²-ko azalera du, inguruan espazio irekiak ditu, erdigunean dago, eta, irisgarritasunari begira, zero kotan dago. Horiek dira bete beharreko zenbait neurri, besteak beste.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuetako teknikariek instalazioa bisitatu eta gainbegiratu dute, eta tokia ontzat eman dute.
"Eguneko Zentroaren lekualdaketa azkartzen saiatuko gara -azaldu du Javier Zubizarretak-. Gizarte Politiketako diputatu Maite Peñarekin eta haren sailarekin harremanetan gaude, gune berria lehenbailehen egokituta egon dadin.. Halaber, bi erakundeok esku artean ditugun gainontzeko proiektuak ere aurrera doaz".
Irudietan, lokalen bi aldeak.