"Asier Karrera preso Etxarriarra eta Azkoitiko bizilaguna espetxean sartu dute berriro eta bigarren espetxe-graduan jarri dute, Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak erabakita, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak eskatu ondoren.
Martuteneko espetxeko tratamendu-batzarrak hirugarren gradua ezarrita zion Asierri aurreko urriaren 6an. Legeak dioen bezela, reintegrazio prozesuan, legeak dioen baldintza guztiak Beteta eta lege arrunta aplikatuz. Inungo arazorik gabe, ez bere egunerokoan ez eta Donostiako (bere lan baimenaren hiria), edota Azkoitiko herriarenean.
Asier 2000. urteko azarotik darama kartzelan, eta bere zigorraren ¾ aurtengo urteko maiatzan betetzen ditu. Beraz, bere zigorraren erdia betea eta Legeak eskatzen dituen baldintza guztiak betetzen ditu 3. graduan egoteko.
Udal korporazio honek bere kezka adierazi nahi du Fiskaltzak espetxe-organoek hartutako ebazpenen aurka behin eta berriro errekurtsoak jartzen dituela eta. Izan ere, kontuan hartu behar da organo horiek direla presoek espetxean duten bilakaera ondoen ezagutzen dutenak.
Hori dela eta, eskatzen dugu, ebazpen judizialek merezi duten errespetua aintzat hartuta, ebazpen horiek bateragarriak izan daitezela Espetxeetako Administrazioko organoen erabakiekin, gradu progresioak eta/edo espetxeko baimenak arau izan daitezen, eta ez salbuespena".