Saioak Elkargunean izango dira 15:15etik 16:45era ondorengo egunetan: Otsailaren 22an eta 28an; martxoaren 7an, 14an, 21ean eta 28an, eta apirilaren 18an eta 25ean.
Saio bakoitzean gai jakin bat jorratuko da, hala nola, buruko gaixotasunak, depresioa edo antsietatea kasu, drogen mendekotasuna, emozioen kudeaketa, afektibitatea eta hezkuntza sexuala, komunikazioa, sare sozialak, e.a.
Guraso Eskola Udaleko Gizarte Zerbitzuek, Berdintasun eta Prebentzio arloak eta Gazteriak elkarlanean antolatutako egitasmoa da.