Berriak
Udalak Ukrainari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitu du biharko
Errusiak Ukrainia inbaditu zuela urtebete igaro da eta tamalez, gerrak jarraitu egiten du. Gerrako biktimei, desplazatutako pertsonei eta Ukrainiako herriari elkartasuna adierazteko, Udalak elkarretaratzea deitu du biharko.
Bost minutuko isilunea egingo da bihar, ostirala, 12:00etan, Herriko plazan, udaletxe azpian. Udalak elkarretaratzean parte hartzera deitzen ditu herritarrak.