Topaguneak ama-hizkuntza ingelesa duen pertsona batek zuzentzen ditu. Aurten horretaz Zumaian bizi den eta irlandarra den Leonard Paul Bux arduratuko da.
Parte hartzea doakoa da. Interesa duten pertsonek jarduera egunetarako ezarritako hitzordura azaldu besterik ez dute egin behar. Lehenengo saioa bihar, osteguna, izango da. Hizkuntza Eskola dagoen Gaztanenea Jauregi kanpokaldean elkartuko dira partaideak, 19:30ean.
Jarduera irekia da eta ingelesa praktikatu nahi duen orok du parte hartzeko aukera.
Pintxo-potea ingelesez egingo da martxoaren 2an, 16an eta 30ean; apirilaren 20an, eta maiatzaren 4an.