"Asko - dio Zubillagak- aurreratu dugu, baina orain, lehenengo lortutako horri eustea tokatzen zaigu, eta nola ez, urrats berriak eman eta aurrera jarraitzea berdintasun erreala eskuratu eta existitzen diren arrakala guztiak desagertu arte".
Martxoaren 8ko kartel irabazlea
Floreaga Ikastetxeak, Azkoitia BHI-k eta Izarraitz Lanbide Heziketak hartu dute parte Martxoaren 8aren inguruko kartel lehiaketan, eta gaur goizean, egin da sari banaketa. Lehenengo saria Floreaga Ikastetxeko 3.DBHko ikasleek jaso dute, Irati Larrañagak, Amaia Sudupek, Ainhoa Arregik eta Mara Alberdik, hain zuzen. Epaimahaiak baloratu du batez ere lehiaketan proposatutako gaiari fideltasunez heldu izana, hau da, emakume erreferenteak bilatzea. Gainera, emakume erreferente euskaldunekin diseinatu dute kartela, eta irudirik hoberena eurena kontsideratu da. Euskaraz idatzi zuen lehenengo emakumea, Bizenta Mogel, Anari abeslaria edota Jone Zabaleta korrikalaria agertzen dira irudian, lehengo eta oraingo emakume erreferenteen omenez.
Bigarren saria Floreaga ikastetxeko 4.DBHko Chaimae Maayoufek jaso du, eta hirugarrena, Izarraitz Lanbide Heziketako Gizarteratze zikloko lehenengo mailan dabilen Leire Amestik.
Guztira, 72 lan aurkeztu dira lehiaketara.
M8aren bueltan antolatu den egitaraua
- Martxoaren 7tik 13ra
Kartel erakusketa, Azoka plazan.
Martxoak 8
9:30ean eta 11:00etan, Elssie&Dekker ikuskizuna Baztartxo Antzokian, Elssie Xalbadorren eskutik. Hezkidetza Foroak sustatuta, LH5 eta LH6ko ikasleei zuzenduta.
18:30ean, Elbira Zipitriaren inguruko dokumentala, Elkargunean (Oteiza aretoan). Sarrera doan.
Martxoak 11
18:00etan, Amets Pirata txotxongiloen ikuskizuna, Bihar taldearen eskutik Elkargunean (Herriko plazan). Sarrera doan.